XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komentatzen ari garen liburua ere, espero zitekeen baino euskaldunagoa gertatu da: erdal zatia ez da euskarazkoaren itzulpen soil eta mekanikoa, erdal irakurlearen egoerara egokitua baizik, eta gehienbat bigarren maila batetan ematen da.

Alde honetatik salagarria iruditzen zait Arestiren Obra guztiak / Obras completas-en argitarazioa egin den modua: eskuineko orrialdea, hau da, testu nagusiari eman ohi zaiona, erdarazkoa da; euskarazkoa ezkerrekoan ematen da eta, bigarren tomoan, ezin nabermenago ikus daitekeenez, askoz okerrago eta arduragabekiago konposatua gainera.

Hitzaurreari dagokionez, itzulpena (zeina ez baita nirea) separatan (Detxepareren poemetan egin zen legez) edo maila askoz apalago batetan egingo zela agindu bazidan ere editoreak berak, azkenean (eta, noski, hitzik ere esaten ez zitzaidala), eskuineko aldean azaldu zen, beste aldean betiko euskal itzulpena balihoa bezala.

Liburuari begiraturik (Catalunyatik idazten dut), batek ez daki Aresti euskal ala erdal poeta bat den, nola egin den hitzaurrea eta abar.

Azken finean eta besteak beste, ingeles edo errusiar poetak Madrilen argitaratzen diren era berean argitara da Aresti Euskal Herrian.

Eta hori elebitasun omen den zerbaiten izenean.